Hiart Arluziaga izango da Bilduren hautagai nagusia

plaentxia_com 2011ko api. 28a, 14:41

Atzo egin zuen Bildu Soraluze koalizioak datozen hauteskundeetarako bere hautagaien eta programaren aurkezpena Zinean. 200 lagun inguru batu ziren bertara.
 
 
 

 
 
 
Hiart Arluziaga Ariznabarreta izango da Bilduren alkatetzarako hautagaiaeta honen ostetik 13 lagunen zerrenda aurkeztu zuen koalizioak:
  • 2. Roke Akizu Aizpiri
  • 3. Lorea De Castro Lete
  • 4. Mikel Argarate Ucin
  • 5. Mikel Santiago Arizaga
  • 6. Roman Maiztegi Ariznabarreta
  • 7. Eneka Ezenarro Albisua
  • 8. Naiara Beretxinaga Laskurain
  • 9. Iñigo Eguren Uranga
  • 10. Maria. Angeles Garitagoitia Larruskain
  • 11. Maite Narbaiza Azkue
  • 12 . Mariaje Etxeeberria Andoaga
  • 13. Jagoba Zubiaurre Ezenarro
  • 14. Maria Urizar Murua

 

 

{mosimage}Zerrendako aurreneko postuetan doan jendea " gaztea, irekia, aurrerakoia, aktiboa, prestatua, esperientziaduna eta herria ondo baino hobeto ezagutzen duena" dela azpimarratu zuten. Guztiak ere  elebidunak dira, " udalean arduraren bat duten pertsonek perfin hori bete behar dutela uste duelako koalizioak".
 

Herria ondo ezagutu eta haren alde lanean

Hautagai nagusiek adierazpenak egin zituzten. Roke Akizuren esanetan "soberanista eta ezkertiarrez" osatutako koalizioak lehentasun bi ditu: gatazkaren behin betiko konponbide demokratikoa bultzatzea, Euskal Herri guztian erabakitzeko eskubidea bermatuz eta bestetik "egungo errealitate instituzionala eraldatzea, gauzak egiteko modu berri bati galdena eta parte hartzailea izango denari, ateak zabaltzea".  
Ihart Arluziagak "soraluzetarren gehiengoa ordezkatzen duen zerrenda plurala eta aurrerakoia" osatzea lortu dutela esan zuen, "herria ondo ezagutzen eta bere alde lan egiteko prest dagoen jende ireki eta prestatuz" osatutakoa.
 
Arlo sozioekonomikoa lehentasun
Herri programaren zenbait zertzelada ere eskaini zituen, besteak beste, hezkuntza arloko azpiegitura arazoari irtenbide integrala emateko proposamena; arlo sozioekonomikoari lehentasuna emango dio enplegu politika aktiboa garatuz; auzoetako urbanizazio lanak; Euskararen eta Berdintasun Planak era eraginkorrean garatuko du, Udaletik hasita; herritarren parte-hartzea bultzatuko du, baserri-auzo eta kale-auzoetako herritarrekin bilerak indartuz eta herriko taldeekin harremanak sendotuz.
 
Hurrengo egunetarako deialdiak
Ekitaldia amaitu aurretik, apirilaren 29an herrian Bilduren zerrendak inpugnatu izana salatu eta Eskubide Zibil eta Politikoak aldarrikatzeko egingo den ekimenean parte hartzeko deialdia egin zuten. Ekimena 20:00etan abiatuko da kontzejupetik. Horrekin batera, apirilaren 30ean Altsasun "Bildu Langileria" lemapean eta domekan langileen egunean egingo diren ekimenetan parte hartzeko deia ere egin zuten.
 
Informazio gehiago: http://bildu.info/soraluze/