Goizeko tailerrak uste baino beranduago hasiagatik, jende askok eman du izena eta arrakastatsu joan dira. Aisialdia, komunikazioa, harremanak eta sexualitatea jorratu dituzte, baita
sozioekonomia, kulturako zein nekazaritza gaiak landu ere.
Bazkaltzeko 650 lagun batu dira kiroldegiko frontoian eta orain, jende gehiago heltzen ari da Soraluzera.
Arratsaldeko egitarauari heldu dio Matxinsaltok eta hainbat guneetan banatutako ekimenek hartu dute herria. Gaueko kontzertuetan berriz, azken orduko albistea Ze Esatek! ska eta reagge taldeak ere joko duela izan da. 21.30etik aurrera, Izate, Ze Esatek, Itziarren Semeak eta Xero Xietteren erremoria.