Arranon apirileko ekintzetan azkenaurrena egingo dute gaur, "Malko Gorriak. Gerra Zibila Aretxabaletan" izeneko ikus-entzunezkoa proiektatuko dute. Bigarren Errepublika eta gerra zibilaren artean, Aretxabaletan kokatzen den filma da. Hainbat gai jorratzen ditu dokumentalak, bigarren errepublika zelan altxatu zen, 1934ko iraultzaren nondik-norakoak, gerraren hasiera eta "Defentsa Taldearen" sorrera, 1936ko irailaren 24an Aretxabaleta okupatu zutenekoa, Frankismoaren erasoaldia, errepresioa...
Orduko gertaerak berreraikitzen dira dokumentalean, baserritar baten atxiloketa edo trintxeretako erresistentzia irudikatzen dira. Baita testigantza zuzenak ere, milizianoak, fusilatuen senideak, gudari baten alaba, gerran ume izandakoak...
Malko Gorriak
22.00etan, Arranon
Zapatuan Kata-okea garagardoarekin
Apirilaren 30ean egun originala izango da Arranon. Arbaso garagardoaren egileak azalpenak emango ditu beraren produkzioaren gainean eta zerbezen dastatzea egingo dute.
Bigarren zatiarako Karaokea antolatu dute, diotenez, "jakin badakigulako kantuan garrantzitsuena, egitea dela, berdin dio ondo, gaizki ala erdipurdi. Azken finean "kantatzen duen herria ez da inoiz hilko" zioten batzuk, ezta?".
KATA-OKEA
Apirilak 30, 19.30, Arranon