40 ume inguru elkartuko dira Oporlekuetan

plaentxia_com 2011ko api. 26a, 03:00

Bihar eta barixakuan ere goiko instituan batuko dira Kukumixoko hezitzaileekin batera eskulanak eta jolasak egiteko.

 
 
 
 
 
 
Kukumixok antolatutako Oporlekuak martxa onean doaz. Denera 40 bat ume pasako dira bertatik egingo diren hiru egunetan. Estreineko eguna joan den astean izan zen eta primeran joan zen, 30 ume inguruk eskulanak eta jolasak egin zituzten goiko institutuan Kukumixoko hezitzaileen laguntzarekin. 
 
Haur Hezkuntzako 2. eta 3. mailako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeei zuzendutako aisirako lekua dira Oporlekuak. Bihar eta barixakuan ere elkartuko dira goiko institutuan.
 
oporleku2.jpg

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.