Matxinsalto eguneko prestaketekin dihardute

plaentxia_com 2011ko api. 21a, 14:16

Bihar goizeko 10.00etan hasiko da herria berotzen.  Egun guztian zehar ibiliko diren milaka lagun espero dituzte antolatzaileek. 

 
 
 
 
 
 
Matxinsalto Eguna ospatuko da bihar herrian eta milaka gaztek egingo dute Soraluzerako hautua. Horiei jaten eta edaten emateko azpieguturak montatzen hasi dira gaur antolakuntzako hainbat lagun. Zubi Nagusian bi txosna ipiniko dituzte eta goiko frontoian karpa haundi bat bazkarirako eta kontzertuetarako. 
 
Izan ere, goizeko 10.00etatik espero da mugimendua herrian, orduan hasiko baita egunean zehar izango diren tailerretan izenematea. Eguerdian 700 lagunentzako bazkaria aurreikusi dute antolatzaileek, beraz, girorik ez da falta izango. Arratsaldez kultur maratoiak egongo dira herriko hainbat puntutan, besteak beste, dantza afrikarren ikastaroa, euskal hip-hoperoak, kale animazioa, erromeria...
 
Aspertzeko aitzakiarik ez bihar Plaentxian! 
 
 
montaia1.jpg
 montaia2.jpg
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
montaia3.jpg  
 frontoia.jpg
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
montaia4.jpg
 montaia5.jpg
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

 
  montaia8.jpgmontaia6.jpg
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
     zubixa.jpg

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.