Emakumeen Topagunea gaur arratsaldean bilduko da udaletxeko lehen solairuan, arratsaldeko 19.00etan. Aztergaien artean, landuko dituzten gaietako batzuk joan den martxoaren 8ko kanpaina, Debebarrenako Emakumeen I Topaketa Interkulturala eta emakumeentzat ipini nahi duten sare sozialen ikastaroa izango dira.
Bilera guzti hauek irekiak dira eta edozein herritarrek har dezake parte bertan.