Santiago-Santana jaietako kartel lehiaketa zabalik

plaentxia_com 2011ko api. 19a, 14:58

Udaleko Kultura sailak aurkeztu ditu lehiaketarako oinarriak. Irakurri hemen!


2011 SANTIAGO-SANTANA JAIETAKO KARTEL LEHIAKETA

 

O I N A R R I A K


    • Jai egitarauaren azalerako kartelak nahi adina kolore eramango ditu eta 33 zentimetroko zabalera eta 47 zentimetroko luzera izango ditu helduen mailan. Haur eta gazteen mailan A4 eta A3 neurriko paper edo kartulina erabili beharko da.

     


    • Kartelaren gai artistikoa lehiakidearen irudimen eta abileziaren esku uzten da, herriko bizitzaren zenbait alderdiri buruzko alegoriak aurkeztu behar dituelarik.



    • Kartelean pertsona-irudiak marrazten badira, orekatua izan beharko du gizonezko eta emakumezkoen kopuruak eta ez da marraztuko sexu-diskriminazioa erakuts dezakeen egoerarik.


  • Kartelak maiatzaren 27rako, eguerdiko ordu biak baino lehen, aurkeztu behar dira Udaletxeko bulegoetan, euskarri gogorrean eta sobre edo karpeta itxi batean, barrualdean egilearen izen-abizenak, adina eta helbidea edo bizilekua eraman behar dituelarik.


  • Sariak emateko orduan sei maila bereiziko dira:

1.- LH 1-2 mailak: Oparia.

2.- LH 3-4 mailak: Oparia.

3.- LH 5-6 mailak: Oparia.

4.- DBH 1-2 mailak: Oparia.

5.- DBH 3-4 mailak: Oparia.

6. Helduak: 300 euro.

Sari hauek Kultura Batzordeak emango ditu kartelen merezimendu artistiko eta sinbolikoari erantzunez eta egokiak iritzitako teknikoen aholkua jaso ondoren.


 

  • Karteletan “2011 SORALUZEKO JAIAK” jarri beharko da, egile bakoitzak deritzon banaketaz.


  • Sarituak ateratzen diren kartelak Udalaren esku geratuko dira, honek Jaietako programan argitara ditzan.


  • Lehiaketa honetara aurkeztutako kartelekin erakusketa bat antolatuko da Udal Kiroldegiko erakusketa aretoan uztailaren 8tik 15era arte. Sari banaketa uztailaren 8an, arratsaldeko 7etan, izango da.


  • Kultura Batzordeak lehiaketa hau betegabekotzat aldarrikatu edo zehaztutako sarietakoren bat eman gabe utz dezake. Jai programaren azala apaintzeko helduen mailakoa ez den kartela aukeratu ahal izango du Kultura Batzordeak.