Soraluze 1936 Lan Taldeak prestatutako erakusketak ireki ditu ateak. Zapatuan egin zuten inaugurazio ekitaldia Zinean. Osintxuko dantza taldeak egin zuen dantza, herriko musikari eta kantariek lagunduta.
Lan Taldeko kideek manifestua irakurri eta hilabeteotan elkarrizketatu dituzten 20 adinekoen artetik
aukeratutako testigantza batzuk proiektatu zituzten.
Antolatzaileak pozik
Zinea leporaino bete zen aurkezpen ekitaldian eta Lan Taldeko kideak oso pozik daude jasotako erantzuna ikusita. Hurbildutako asko eta asko, sasoi haiek bizitako adineko pertsonak izan ziren eta adi jarraitu zuten ekitaldia. Amaitzean kiroldegiko erakustaretora joan ziren "75 urteko isiltasuna hausten" erakusketa bisitatzera.
Maiatzaren 6ra arte
Erakusketak egun horretan itxiko ditu ateak. 20tik 25era bitarteko jaiegunetan itxita eta domeketan ere bai.
Irekiera ordutegia, honako hau da:
Astegunetan 19.00etatik 20.30era.
Zapatuetan 12.00etatik 13.30era.