Erregionalak lider jarraitzen du Anaitasuna baino bi puntu gehiagorekin

plaentxia_com 2011ko api. 18a, 13:43

Igoera Faseko sailkapenaren buru izaten jarraitzen dute. Aurretik dituzten partiduak irabaziz gero litekeena da mailaz igotzea.(+gehiago)

 
Joan den jardunaldian Sorako "A" Erregionalek 0-1 garaitu dute Asoleus donostiarrak. Garaipenaren hiru puntuek bigarrenarekiko aldea apur bat nasaitu dute eta puntuetan berdinduta egotetik, bi puntuko aldea kentzen dio Sorak 33 puntu batu dituen Anaitasuna "B" talde azkoitiarrari. Hirugarren Usurbil dago, 32 punturekin. 
 
Kopako lehiaketari dagokionez, Sorako "B" Erregionalek 2-6 galdu dute Urkiren aurka Ezozin. Urola B izan zen Jubenilen arerioa eta 6-1-eko emaitzaz lortu zuten lehenengoek Sora garaitzea. Kadeteek atseden hartu zuten eta datorren asteburuan itzuliko dira berdeguneetara Eibartarrak "B"-ren aurka Unben jokatzeko. 
 
Datozen partiduak
IGOERA FASEA
"A" Erregionalak-Anaitasuna
KOPA
Ikasberri -"B" Erregionalak
Jubenilak - Arizmendi
Eibartarrak "B" - Kadeteak
 
PILOTA
Barixakuan Aritz Laskurain Arane kiroldegian lehiatu zen. Aurrez herrian jokatutakoan moduan, ezin izan zuen bere zaleen nahia bete, 22-10, Idoate izan baitzen buruz-buruko kanporaketaren garaile. Hasieran, 1-9, alde haundia atera zion Idoatek atzelari plaentxiarrari. Laskuk 8-9 tantora hurbiltzea lortuagatik, ihes egin zion aurkariak eta 10-22 tantoko emaitzaz amaitu zen partidua.
 
Apirilaren 22an, barixakua, Burgosko Quintanar de la Sierran jokatuko du Laskuk. Kartelera honakoa izango da:
 
Titin III - Laskurain
Xala - Pascual