Euskalakariak tipi-tapa bidean jarraitzen dute eta gaur goizean goierrin sartu dira. Aurreikuspenen arabera iluntzeko 20.15ean helduko da Soraluzera. Elgoibartik etorriko da, Maltzagan Soraluzerantz egingo du eta Sagarrerreka, Mendiola, Ezozibidea, Estaziño, Oleako zubia, Santana, Plaza Barrixa, Plaza Zaharra eta Gabolatsetik Maltzagara egingo du berriz, Eibarren sartzeko.
Korrika heldu aurretik, 15.30ean herriko umeek KORRIKA TXIKIAn atxintxika egingo dute. Jarraian eskulanak eta jolasak izango dituzte, musikak girotuta, Korrika nagusia heldu zain denbora giro onean pasatzeko. Kukumixo, ludotekako eta ikastetxeko arduradunek antolatu dute arratsaldeko plana.
{mosimage}
Domekan Donostiara!
Apirilaren 7an hasi eta 17an, domeka honetan, amaituko da 17. Korrika. Donostian emango zaio bukaera aurtengo edizioari eta herritik autobusa antolatu dute bertaratzeko. Izena emateko AEK, Arrano, Iratxo edo Gaztelupera jo behar da. Animatu Donostiara!!!
Korrikaren ibilbidea Soraluzen
Arratsaldeko 20.15ean iritsiko dira euskalakariak Soraluzera. Herriko 25 eragilek hartuko dute euskararen aldeko lekukoa:
TALDEA NON HARTU
ATXOLIN G.E. |
Saturixo |
UDALA |
Maltzaga baino lehenagoko zubia |
GAZTETXEA |
Maltzaga |
EAJ |
Gabilondo |
PELOTA TALDEA
|
Gabilondo baino aurrerago |
AAM |
Enbalajes |
KEIXETA G.E.
|
Unamuno |
SORALUZE INSTITUTUA
|
Industrias Placencia |
GAZTIAK
|
Sagarrerreka |
EA | GOL |
KONTRARGI | Ezoziko bidea |
FUTBOL TALDEA
|
Aldapa erdia |
PLAENTXI H.I.
|
Eskola |
MUSIKA ESKOLA
|
Bidegorri |
EUSKAL JAI BATZORDEA
|
Semaforoa |
HAURREN DANBORRADA |
Txuritxu |
DANTZA TALDEA |
Udaletxea |
MENDI TALDEA |
Plaza Zaharra |
AEK |
Rotonda |
EZKER ABERTZALEA |
Industrialdeko zubia |
EHE |
Industrias Placencia |
BIZIKALE |
Unamuno |
PIL-PILEAN / KUKUMIXO |
Enbalajes |
ABESBATZA |
Gabilondo |
LAB |
Maltzaga |
{youtube}Si7ha2NgBEU{/youtube}