Espainia Nafarroako Erresuma konkistatzen hasi zela 500 urte beteko dira 2012an, efemeridea abiapuntutzat hartuta 1512-2012 Nafarroa Bizirik elkarteko Sergio Iribarrenek hitzaldia eskainiko du gaur gaztetxean, 19.00etan.
"Elkarteak Konkistak 500 urte, deuseztu ezin izan duten oroimena" da eskainiko duten hitzaldiaren izenburua eta horrela azaltzen dute euren ikuspuntua www.1512-2012.com blogean.
"Gure mendeetako ibilaldia erakutsi nahi dugu eta kendu ziguten hura berreskuratzeko eskubidea dugula garbi adierazi; burujabetza galdu izana gure herriarentzat galbidea izan da.
Nafar gehienek ez dute euren historia ezagutu, bestela egungo errealitatearekiko beste jokaera bat izango lukete. Orduko gertaerak lau haizeetara hedatu nahi ditugu" .
Hitzaldia arratsaldeko 19.00etan izango da, Soraluzeko gaztetxean.
Bisitatu euren bloga www.1502-2012.com