Laskurain eta Idoateren arteko lehia Arane kiroldegian jokatuko da barixakuan

plaentxia_com 2011ko api. 11a, 15:18

Aurretik Ongay-Arruti, Jaunarena-Merinoren aurka lehiatuko dira. Gero buruz-buruko aurrekanporaketa jokatuko dute Laskuk eta Idoatek.

 
 
 
 
 
Aspe enpresak Aritzek hurrengo partidua Soraluzen jokatzeko proposamena luzatu zion zion Laskurainen lagunarteari. Hauek gustora jaso dute eskaintza eta barixaku honetan Aritzek Idoateren aurka jokatuko du Arane Kiroldegian.
 
22.15ean hasiko dira lehenengo partiduak, Ongay-Arruti, Jaunarena-Merinoren aurka. Gero Laskurain eta Idoate lehiatuko dira, buruz-buruko txapelketaren aurrekanporaketa izango den partiduan. 
 
Lagunartetik frontoira joateko deia egin diete Soraluzeko pelota zale eta Laskurainen zaleei, pelotariari animoak eman eta partiduko giroa berotze aldera. 
 
Sarrerak telefonoz erosi daitezke
Partidurako sarrerak 661 25 90 09 telefonoan erosi daitezke 25 eurotan (Olayagatik galdetu). Informazio gehiago jasotzeko 943 820 406 zenbakira deitu. 
 
FUTBOLA
Sorako "A" Erregionalek 5-4 irabazi diote Gure Txokoari Ezozin jokatutako partiduan. Sailkapenaren buru izaten jarraitzen dute, baina Usurbilekin berdinduta (4-1 irabazi zioten Landetxari). Hauen atzetik Anaitasuna "B" dago, 30 puntu batuta.
 
Kopako lehiaketan "B" Erregionalek atsedena hartu dute eta hurrengo asteburuan Urki hartuko dute etxean. Jubenilek Aretxabaleta "B"-ren zelaian 2-1 galdu dute. Kadeteek berriz Bergara "B" 3-1-eko emaitzarekin garaitu dute.
 
Datozen partiduak
Igoera Fasea
Asoleus - "A" Erregionalak
 
Kopa
"B" Erregionalak - Urki
Urola "B" - Jubenilak
Kadeteek atsedena