Peio Etxeberriak kartzela zigorra osorik bete beharra salatu du Soraluzeko AAM-k

plaentxia_com 2011ko api. 11a, 13:27

2019ra arte luzatu diote zigorra Parot esaten zaion Espainiako Auzitegi Goreneko 197/2006 auziaren doktrina ezartzeagatik.

 
 
 
 
Peio Etxeberria euskal preso politiko plaentxiarraren egoera salatu eta bere askatasuna eskatzeko Soraluzeko AAM-k prentsaurrekoa eskaini zuen joan den barixakuan. Peiori 30 urteko kartzela zigorra osorik betetzeko agindua ezarri izana salatu zuten, azken urteetan euskal preso politikoei ezarritako doktrina bereziaren ondorioz aplikatzen zaiena.
 
1989tik preso
1989an espetxeratu zuten Etxeberria. Auzitegi Goreneko 197/2006 sententziaren irizpidea aplikatuz, Peio Etxeberria 2019rarte ez askatzea erabaki zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2006ko irailaren 10ean askatu behar zuten Peio eta kaleratze data 2019ko apirilaren 8ra atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik bete arte.
 
Hurrengo deialdiak
Soraluzeko AAM-k ondorengo egunetan bat egiteko deialdiak egin zituen.
-Apirilak 16. Gatzari ongietorria Zornotzan. Autobusean joateko eman izena Arranon, zapatu arratsaldeko 16.00etan irtengo da estaziotik. 
-Maiatzak 7. Elurtxuriri ongietorria Arrasaten. 
-Maiatzak 28. Elkartasun Eguna Soraluzen. 
 
Herriko beste preso eta iheslarien egoera zein den gogoratu zuten prentsaurrekoan, "Eloi Uriarte 36 urte herritik kanpo eta epaiketaren zai dago eta Lurdes Txurrukak 16 urte daramatza kartzelan, orain Huelvako espetxean dago 1200 kmtara eta miaketen txantaiaren ondorioz otsailean ere vis a visa debekatu ziotena" .