Hilabeteetako prestaketen emaitza, herri partaidetzaren fruitua bihar ikusiko dute 200 lagun inguruk Zinean. Xabier Lete omentzeko herri kantaldian, herriko talde eta norbanakoek Leteren uztako poesia, kantua eta bertsoa uztartuko dituen emanaldia antolatu dute.
Ezoziko Ama abesbatza, musika eskola, Ventos de Saudade, Xero Xiette, Duo Plaentxi, Mansos-Akelarre eta beste herritar batzuk igoko dira taulagainera bihar.
250 sarreratik 192 salduta
Denera, 250 sarrera ipini dituzte salgai eta gaurko egunez 192 saldu dira. Bihar arratsaldean ere erosteko aukera egongo da kiroldegian. Soberan geratzen direnak emanaldia baino ordu erdi lehenago jarriko dituzte lehiatilan. Ateak ere 21.30ean zabalduko dituzte.
{vimeo}21796660{/vimeo}