Soraluzeko DJ eta ekoizleen sesio hirukoitza gaur gaztetxean

plaentxia_com 2011ko api. 8a, 13:03

Oren Bi, Papi eta DJ Asik gaztetxea elektronikaren erritmora ipiniko dute gaueko 23.00etatik aurrera.

 
 
 
 
 
 
 
 
Gaztetxea elektronikaren taupaden erritmora mugituko da gaur gauean. Hiru sesioko gaua izango da, Oren Bi-ko Antton eta Jonek irekiko dute musika gaua. Zuzenean "pintxatuko" dute gainera, egin ohi duten moduan, euren house eta techno kantuak momentuan atonduko dituzte ikusleen gozamenerako. 
 
Hauen atzetik Papi eta DJ Asik gero, deep house eta funky-aren erritmora ipiniko du gaztetxea.  Gaueko 23.00etan hasiko da emanaldia. 
 
orenbi.jpg
  papi.jpgdj-asi.jpg
 
 
  
  
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.