2011ko udal aurrekontuak onartu dituzte

plaentxia_com 2011ko api. 7a, 15:08

Udal Gobernu Taldearen aldeko 5 botu, EAJ-ren abstentzioa eta PSE-EE alderdiaren kontrako botuekin (PP-ko ordezkaria ez zen azaldu) onartu dira.

 
 
 
 
 
Atzoko udalbatzarrean 2011ko aurrekontuak bozkatu eta onartu zituzten Udal Gobernu Taldearen aldeko 5 botu, EAJ-ren abstentzioa eta PSE-EE alderdiaren kontrako botuekin (PP-ko ordezkaria ez zen azaldu). Aurten 400.000 euro gutxiago izango ditu udalak herriko proiektuak kudeatzeko.
 
plenoa_danak.jpg
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Iker Aldazabalek alkateari gogoratu zion bigarrenez euren “alderdiari esker” onartu direla aurrekontuak. Botu azalpenean esan zuen egoera ekonomikoak kezkatuta eta euren taldeak eginiko haurreskolarako partida onartu delako abstenitu direla. Udal Gobernu Taldeari bere legealdian agindutako proiektuak ez bete izana leporatu zion, gaztetxokoa, kultur etxea eta eguneko zentrua aipatu zituen adibidetzat.
 
Alkateari "zorionak" eman zizkion, aurrekontuak apirilean aurkeztuta "errekorra" egin duela esanez. Bukatzeko, "gaitasun urria eta kudeaketa kaxkarra" egitea leporatu zien aginteko zinegotziei, "zuen benetako aurpegia erakutsi duzue. Maiatzean herritarrek erabakiko dute".
 
 plenoa2.jpg
 
 
 
 
 
 
 
 
Patricia Borinagak argitu zuen diru partiden banaketa ezberdina izan zitekeelako ezetz bozkatu dutela eta “behintzat” Udal Gobernu Taldeak onartu duela eurek aurkeztutako haurreskolarako diru partida. Alabaina, aurreko egunetan moduan, kritikatu egin zuen udalak eginiko dirulaguntzen banaketa. 
 
plenoa3.jpg
 
 
 
 
 
 
 
Jose Luis Arizaga alkateak ezer baino lehen EAJ-ri eskerrak eman zizkion aurrekontuak onartzea ahalbidetzeagatik. Oposizioak haurreskolarako partida bat aurrekontuetan zehaztu ez izana kritikatu zuenez, alkateak Partzuergoaren eta Jaurlaritzaren baietzaren zai zeudelako gertatu zela azaldu zien zinegotziei. EAJ-ri onartu zion proiektu gehienak kanpoko laguntzei esker egingo direla eta legealdian aurreikusita zeuden proeiktu asko ez direla egin bideragarriak ez zirelako.
 
"Errekorraren" gainean, aurrekontuak borobiltzea "benetan kostatu" zaiela esan zuen, "neurri gogorrak hartu behar izan ditugu, ariketa potenteak egin ditugu aurrekontuak hona ekarri ahal izateko". Bukatzeko esan zuen, baliabiderik eduki ez arren, lana eta aldaketa "nabarmenak" egin direla herrian, eta maiatzean ikusiko dela herritarren hautua zein den.
 
Haurreskola haunditzea matrikulazioen araberakoa
Horren harira, beste behin, Soraluzen haurreskola eskatzen diharduten eta haurdun dauden amak agertu ziren saio aretora, haurreskola noizko egongo den jakinminez, “iraila segituan datorrela” eta.
 
Alkateak azaldu zuen egindako galdeketen arabera irailera bitartean nahikoa plaza badaudela oraingo haurreskolan (22k eskatu zuten plaza), baina maiatzeko matrikulazioetan ikusiko dela gurasoen benetako asmoa zein den eta ondorioz, irailerako azpiegiturak haunditzeko beharrik egongo den.
 
16.000 euro daude zehaztuta haurreskola azpiegituretara, eta diru gehiago behar balitz kreditu aldaketa bat egitea aurreikusiko dutela esan zuen alkateak.