Aurten beteko dira 75 urte II. Errepublika Demokratikoaren aurkako Altxamendu Frankista eta osteko gerra gertatu zela. Sasoi hartan geratutakoak jaso eta herrian ahaztutako sufrimendua aitortzeko lanean dihardu Soraluze 1936 Lan Taldeak.
Garai hartan gertatu ziran kontuen berri jakin biharko genduke? Hona kale inkestan jasotako herritar batzuen iritzixa!
Ruth Eizagirre, langabetua
"Egixa esateko nik ez dakit ixa ezer frankismuan gainian. Herenegun arte bizirik egon zan eta Franco
noiz hil zan bakarrik daukagu akorduan. Informatzia ondo dago, hala ta be, ez dira gauzak lar
nahastu bihar".
Amaia Aldai, liburuzaina
"Zenbat eta gehixago argittu hobe bakoitza bere tokixan geratzeko. Memoria Historikuan aldekuak
ondo dabiz horretan. Jendian bizipenak jaso dittue eta kontatzen dittuztenak balore historiko
haundixa dauke".
Alberto Losada, fundiziñoko langilia
"Zeoze gehixago jakin biharko genduke. Ni bi aldieri entzundakua naiz eta nork beria ikusten daben
arren egixa da hamen gehixenak oso txarto pasatu zebela. Bakoitza bere lekuan ipini biharko
litzake".
Iñaki Alberdi, kobratzailia
Gai honen inguruan ezjakinttasun izugarrixa dago eta zenbat eta gehixago jakin hobe. Informazino
pixkat ondo etorriko litzake, baina horra heltzeko ze bide jorratu? Ez da galdera erreza.
EMON ZEURE IRITZIXA!