Zinea euskaraz gozatzeko 9 film labur

plaentxia_com 2011ko api. 6a, 13:12

Laburbira berriro etorriko da Soraluzera. Euskeraz grabatutako bederatzi film labur proiektatuko dituzte gaur arratsaldeko 20.00etan Zinean. "Artalde" Asier Altunaren filmeko irudia.

 
 
 
 
Laburbiraren 8. edizioa Soraluzetik pasatuko da gaur. Bederatzi film labur eskainiko dituzte, denak euskaraz eta euskal zuzendariek eginak. Horietatik hiru, Kameratoia film laburren lehiaketakoak dira.
 
Laburbiraren 27 emanaldi daude aurreikusita, Euskal Herrian gehienak eta hemendik kanpo, Londres-en ere bai.
 
Jon Artola zuzendariarekin solasteko aukera
"S@rtaldea" filmaren zuzendaria, Jon Artola, Zinera etorriko da gaur. Bere pelikula aurkezteaz gain, besteak beste, film baten grabazioa zertan datzan azalduko die ikusleei eta hauek, zinearen inguruan galderak egiteko aukera izango dute. 
 
Hona pelikulen izenburuak, egileak eta duten iraupena:
 
Maritxu; Kepa Errasti; 17´30´´
Artalde;  Asier Altuna; 8´
Ondar Ahoak; Angel Aldarondo; 4´30´´
Sortaldea; Jon Artola; 11´
Esku-titi; Saioa Aizpurua; 4´50´´
Blank Postcards; Aitor Artola, Irune Gurtubai, Ibai Vigil-Escalera; 11´
 
KAMERATOIA 2010
Biak bat; 8´47´´
Barrura begira; 7´25 ´´
Kontraplano; 6´40´´
 
laburbira.jpg