Behin bikoteak zehaztuta, partiduetan pentsatzen egongo dira aurtengo 32 partehartzaileak. Lau taldetan banatu dituzte eta talde bakoitza lau bikotez osatuta egongo da. Horrela, bakoitzak 6 partidu jokatu beharko ditu bere taldeko beste bikoteen aurka.
Lehenengo fasea aste santutik bueltan jokatuko dute, maiatza hasieran. Bigarren fasera talde bakoitzeko bi bikote onenak pasatuko dira eta ekaina erdialdean ekingo diote fase honi.
Torturaren Aurkako Emakumeen Pala Txapelketako partiduak San Andresko frontoian jokatuko dituzte, bere seigarren urteurrenean. Behean iazko argazkiak: