Soledad del Bosque izango da Soraluzeko PSE-EE-ko alkategaia

plaentxia_com 2011ko mar. 30a, 15:35

Zerrendan bigarrena Patricia Borinaga joango da. Ezkerretik eskumara: Patricia Borinaga, Miguel Buen Gipuzkoako ahaldun nagusirako hautagaia eta Sole del Bosque.

 
 
 
 
 
Gaur eguerdian Soraluzeko PSE-EE-k prentsaurrekoa eskaini du maiatzeko udal hauteskundeetako hautagaitza aurkezteko. Miguel Buen Gipuzkoako ahaldun nagusirako hautagaiak babestu du aurkezpen ekitaldia eta baita Soledad del Bosque, Soraluzeko alkategai sozialista izango dena. Izenen zerrenda zehaztu ez duten arren, bigarren Patricia Borinaga joango dela aurreratu dute.
 
Soledad del Bosque-k prentsaurrekoan esan du 2007ko udal hauteskundeetako emaitzak hobetzea espero dutela eta hurrengo 4 urteetan "zintzotasunez eta gardentasunez" jardungo duela: "Gure taldeak badaki zein den egungo egoera ekonomikoa eta ez dugu gero ezin beteko ditugun promesa faltsudun ez eta proiektu haundiko kanpainarik egingo". 
 
Jarraitu du 2011ko aurrekontuak iazkoak baino "400.000 euro gutxiagokoa izango dela" esanez eta aurreratu du euren taldeak 2011ko aurrekontuei ezezkoa botua emango diela: "Erabateko ezezkoa izango da, aurrekontu hau interesatua eta partidista dela iruditzen zaigu".
 
pse-ee2.jpg
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Udalak egindako dirulaguntzen kudeaketaz
Jarraian aipatu du udalak egindako dirulaguntzen kudeaketa: "Gure taldeak ez du ulertzen dirulaguntzak IGE-AMPAri jaistea, eskolako irteerei edo ludotekari, ezta HEI-EPAri, DYA edo Gurutze Gorriari dirulaguntzak kentzea. Eta aldi berean euro bakar bat ere ez jaistea udalak ematen dituen dirulaguntza haundiei, zeinak hain zuzen, Euskaditik kanpo dauden presoen senideen bidaiak eta Pil-Pilean Kultur Elkartea laguntzeko diren". Udal Gobernu Taldeak Haurreskolarako partida ekonomikoa aurrekontuan ez zehaztu izana ere kritikatu du hautagai sozialistak. 
 
Maiatzean hautatua izaten bada, Del Bosquek agindu du peatonalizazioa eta herriko trafikoaren norabidea lehenera berrezarriko duela. Gogoratu du "Espainiako Gobernuaren "E Plana"-k emandako diruari esker" ekarri dela zuntz optikoa herrira, bideratu direla Maisuen Etxeetako sei etxebizitzak, udaletxeko igogailua eta kiroldegiko erabilera anitzeko gela. 
 
Bukatzeko agindu du udaleko egoera ekonomikoaz jabetuta, udalerria hobetzen lagunduko duten helburu txikiak markatuko dituztela.
 
pse-ee3.jpg