Torturaren aurkako emakumeen pala txapelketak bere seigarren urtea beteko du aurten. Dagoeneko 30 lagunek eman dute izena eta orain bikoteak egitea falta da. Bihar arratsaldean zotz eginda zehaztuko dituzte, 15 guztira, eta partiduen egutegia ere antolatuko dute. Arranon izango da, 19.00etan.
Txapelketak bi hilabete inguru iraungo du eta finala betiko moduan San Andresen jokatuko dute.
Bilera deialdia
MARTXOAK 30
ARRANO TABERNAN
19.00etan