{youtube}N0BdmiOEn-Y{/youtube} Iazko azaroan Aitor Morillok Pil-Pileaneko "Bittartetik" atalean
jakinarazi zuen zela domekero Soraluzeko eta Elgoibarko hainbat lagun
kiroldegian batzen ziren patinetan ibiltzeko. Batzuk teknika hobetzeko,
besteak hockeyan jokatzeko... tarte dibertigarri bat pasatzeko aitzakian
jendea animatu zuen parte hartzera. Ekimenaren bultzatzaile Morillo bera, kanpoan da orain,
baina antza denez, jendeak bertan batzeko ohitura ez du galdu. Hori
frogatzen duen bideotxoa bialdu digu. Bere bloga irakurtzeko http://www.blogak.com/fufur