Korrika Kulturala hasi da. Atzo lehen ekitaldia egin zuten Gaztetxeko kantu afarian. Hogei lagun inguru batu ziren eta giro onean euskal kantak abestu zituzten.
Domeka honetan izango da hurrengo zita, Debatik hasi eta Lasturrera, mendi martxa antolatu dute. Garbiñe Aizpuruaren eskutik, historia ikuspegi batetik landuko dute mendi itzulia.
Aizpurua, irakasle ohia da eta historian aditua. Bere laguntzarekin, Lasturko eliza eta XI. mendeko errota ezagutuko dituzte. Lasturgo harrien garrantziaz ere hitz egingo dute, bertako marmolaren berezitasunaren berri izango dute.
Umeekin batera egiteko aproposa
Goizeko 9.40an Debako tren geltokia izango da hitzordua. Handik irtengo da martxa, eta bi orduko ibilbidea izango da Lasturreraino. Han bazkaltzeko tartea hartuko dute eta ostean historia azalpenak izango dira. Amaitzean Debara itzuliko dira oinez. Antolatzaileek jakinarazi dute mendi martxa familia giroan edo umeekin batera egiteko aproposa izango dela.