Idoia Sanchez ipuin kontalariak saioa eskainiko du gaur

plaentxia_com 2011ko mar. 25a, 12:17

Arratsaldeko 17.30ean izango da emanaldia, Zinean. Iluntzean berriz, afari beganoaz dastatzeko aukera Gaztetxean.

 
 
 
 
 
Gaur arratsaldean Idoia Sanchez ipuin kontalariak saioa eskainiko du 4-8 urte bitarteko umeentzat, Zinean. Saio hau martxoaren 8aren harira antolatu zuen herriko Emakumearen Topaguneak. Gaurko emanaldiaren atzetik, apirilaren 1etik 12ra izango den erakusketa egitarauko azken ekimena izango da: "Emakume eta gizon homosexualak historian zehar" izenburupean. 
 
Azken barixakua eta beraz, afari beganoa
"Ostiraletan Tripafesta" afari beganoen hileko bigarren zita gaur izango da Gaztetxean. Seitanezko brotxetak, kroketak, barazkiak tenpuran eta falafela egongo dira menuan. Arroza eta entsalada ere egongo da plater konbinatuak egin nahi dituenarentzat.
 
Iluntzeko 20.00etan hasiko da afaria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.