Txapelketako lehen puntuak ihes egin dio Laskuri

plaentxia_com 2011ko mar. 21a, 14:09

Partidu hasiera nahiko berdinduta egin zuten, baina Xala eta Barriola gogor saiatu ziren 22ra iritsi arte.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Eibarko Astelena pilotalekuan Binakako Txapelketako finalerdietako lehen partidua jokatu zuten Gonzalez eta Laskurainek, Xala eta Barriolaren aurka. Jokoaren hasiera nahiko berdindua izan zen eta Gonzalez eta Laskurain, elastiko gorriaz, aurretik ipini ziren hainbatetan. Baina Xalak eta Barriolak ez zieten horren erraz aldegiten lagako eta 2-3-4-5-6 tantotan, berdindu egin zuten bikoteek.
 
Urdinek aldea haunditzea lortu zuten 6-14 idatziz markagailua. Gorriek lan eta lan, gogor ekin zioten aldea jaisteko, 12-15 lehenengo eta 15-16 are gehiago estutuz gero. Ez Xalak ez eta Barriolak ez zuten irabazten uzteko inolako asmorik, eta 22ra heltzen lehenak eurak izan ziren.
 
Azkenean, 22-17, Xala eta Barriola irabazle eta finalerdietako lehen puntua poltsikora. 
 
FUTBOLA
Erregionalak igoera fasetik hurbilago
Hamaikagarren jardunaldia edarto joan zaie Sorako "A" Erregionalei. Aurreko asteburuko emaitza gazi gozoaren ostetik, garaipena etorri zen atzo Ezozin: Beasainen aurka 2-1 irabazi zuten. Lehen zatian galtzen hasi ziren (0-1), baina atsedenaldia heldu aurretik Sorako Jon Laskurainek berdinketaren gola markatu zuen. Bigarren zatian Patxik sartu zuen 2-1-eko gola eta partiduaren amaieraraino mantendu zuten emaitza.
 
Aurretik beste 7 partidu geratzen zaizkie eta hiru puntu hauek primeran datozkie sailkapen orokorrean:
 
Sailkapena
Pos.   Taldea  Puntuak  JP  IP  BP  GP  EA  AT  KT 
1   USURBIL F.T. 28   11   9   1   1   0   29   14  
2   SORALUZE C.F. 25   11   8   1   2   0   31   8  
3   ANAITASUNA F.T. "B" 23   11   7   2   2   0   24   10  
4   BERGARA K.E. "B" 20   11   6   2   3   0   37   19  
5   BEASAIN S.D. 16   11   5   1   5   0   21   20  
6   GURE TXOKOA K.K.E. 14   11   4   2   5   0   22   20  
7   OSTADAR F.T. "B" 13   11   4   1   6   0   16   34  
8   LANDETXA C.D. 12   11   4   0   7   0   14   28  
9   MARTUTENE K.E. "B" 5   11   1   2   8   0   13   29  
10   ASOLEUS 3   11   1   0   10   0   11   36  
Iturria kirolak.net
 
Gainontzeko taldeek Kopako lehian dihardute. "B" Erregionalek galdu egin zuten Unben 3-2 Eibartarrak "B"-ren aurka. Taulan atzean geratzen hasi dira, bederatzitik zazpigarren, 10 punturekin. 
 
Bergaran jokatu zuten Jubenilek eta nahiz arerioaren zelaia izan 1-2 garaitu zituzten. Taularen erdian kokatu dira 18 punturekin. Datorren asteburuan taldeko buruaren aurka jokatuko dute: Ilintxa (25 puntu sailkapen orokorrean). 
 
Azkenik, Kadeteentzat asteburu petrala izan da. Ezoziko zelaian jokatuagatik ere, 1-5 galdu zuten Aloñamendi "B"-ren aurka. 
 
Datozen neurketak 2011/03/26
IGOERA FASEA
"A" Erregionalak - Landetxa
KOPA
Aretxabaleta "C" - "B" Erregionalak
Jubenilak - Ilintxa
Aretxabaleta "B" - Kadeteak