Bizikalek 250 euroko beste bi sari zozketatuko ditu

plaentxia_com 2011ko mar. 17a, 12:30

Bizikale merkatari elkarteak errifak banatzen dihardu bere elkarteko puntuetan erosketak egiten dituztenen artean. 250 euroko bi sari banatuk dituzte, aipatu dendetan gastatuko direnak. Apirilaren 16a bitartean eskuratuko dira errifok, egun horretan egingo baita zozketa eguerdiko 13.30ean, Plaza Barrian. (+gehiago)

 
Oraingoan, errifetan norberaren izen-abizenak eta telefonoa ipiniko dira eta dendetan ezarri dituzten kaxetan sartuko dira. Apirilaren 16a bitartean eskuratuko dira errifok, egun horretan egingo baita zozketa eguerdiko 13.30ean, Plaza Barrian.
 
Informazio gehiago bizikaleelkartea@gmail.com edo 638202651 telefonoan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.