Eurijasak putzu haundiak sortu ditu Mendiola industrialdeko sarrera parean

plaentxia_com 2011ko mar. 16a, 12:52

Goizeko 10.00etatik Udaltzaingoa trafikoa mantsotzen ari da.

 
 
 
 
 
 
 
 
Goizeko 10.00etatik udaltzainak Soraluzeko sarreran daude trafikoa mantsotzen. Azken orduko euri jasa etengabea dela eta, Mendiola industrialde parean menditik ur jauziak indartsu ari dira errepidera jausten eta putzu haundiak sortu dituzte. Kontuz beraz, puntu horretan.
 
Luiziak Untzeta baserri inguruan
Urak kalte gehiago eragin ditu. Untzeta baserrira bidean luizia egon da eta bertara heltzeko mendi bidea itxita dago momentu honetan.
 
Deba ibaiak ere indartsu pasatzen dihardu Soraluzetik. Hona irudi batzuk:
 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage}