Kukumixo, Jardun eta Txatxilipurdi Aisialdi taldeek "Kosta ala Kosta" udalekuak antolatu dituzte

plaentxia_com 2011ko mar. 8a, 12:29

Uztailaren 5etik 16ra izango dira eta 14-16 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta daude.Parte hartzen duten hiru euskara elkarteko ordezkariak, atzo Arrasaten egindako aurkezpenean. GOIENA.NET

 
 
 
 
 
 
Abentura gosez dagoenak badu beraz, plan polita 2011ko udarako! Kukumixo Aisialdi Taldeak, Arrasateko Txatxilipurdi eta Bergarako Jardun aisialdirako taldeekin elkarlanean "Kosta ala Kosta" 14-16 urte bitarteko gaztetxoendako udalekuak antolatu ditu.
 
Uztailaren 5etik 16ra adin horretako gaztetxoek Euskal Herriko txokoak ezagutu eta gozatzeko aukera izango dute. Hamaika egunetan zehar, mendia eta itsasoa tartekatuko dituzte euren ibilbidean.
 
Pil-pileaneko bazkideek %5eko deskontua jasoko dute
Esan bezala, 1995-1996an jaiotakoei zuzenduta daude udaleku hauek. Prezioa 275 eurokoa da. Familia ugaria edo euskara elkarteko bazkide denak %5-eko deskontua izango du (261,25 euro ordainduko ditu). Bi baldintzak betetzen dituenak berriz %10-ekoa (247,50 euro ordainduko ditu).
 
Izena emateko, Pil-pilean Euskara Elkartera deitu behar da 943 75 13 04 edo emaila idatzi euskara@pilpilean.com helbidera. Izena emateko azken eguna maiatzaren 6a.
 
Kukumixok parte hartu ez arren, badira Arrasateko eta Bergarako elkarteek antolatzen dituzten beste udaleku batzuk ere, Almiken, Garaion eta Orion.