Soraluzeko Gaztetxeak berriro ekingo dio afari alternatiboak eskaintzeari. Hileko lehenengo eta azken barixakuetan, "Ostiraletan Tripafesta" afari beganoak emango dituzte. Gaur egingo dute lehenengoa. Seitanezko brotxetak, kroketak, barazkiak tenpuran eta falafela egongo dira menuan. Arroza eta entsalada ere egongo da plater konbinatuak egin nahi dituenarentzat. Antolatzaileek jakinarazi dute pikoteo moduko afaria izango dela eta aurrerago beste plater batzuk sartuko dituztela menuan . Iluntzeko 20.00etan hasiko da afaria.
Bertsolariak eta kontzertuak aratusteetako zapatuan
Bihar inauterietako kontzertua egingo dute Gaztetxean. Klabo Oxidado eta Nakrotiko taldeek joko dute gaueko 22.00etan hasita. Apur bat lehenago, 21.30ean bertso afaria egingo dute Arrano tabernan, Unai Gaztelumendi eta oraindik zehaztu ez duten beste bertsolari batek botako dituzte bertsoak.
{mosimage} |