"Soraluzeko Gernika Akordioaren Taldea" aurkeztuko dute bihar Zinean

plaentxia_com 2011ko mar. 4a, 12:11

Herriko eragile eta norbanakoek bat egingo dute proposamenarekin bihar eguerdian.

 
 
 
 
 
 
Bihar, martxoak 5, "Soraluzeko Gernika Akordioaren Taldea" aurkeztuko dute Zinean. Herriko hainbat elkarte, eragile sozial eta norbanakok bat egin du akordio honekin, eta bihar eguerdian, euren atxikimendua azaldu eta publikoki sinadura emango dute.
 
Akordio hau Ezker Abertzaleak beste 29 eragile sozial, sindikal eta politikorekin batera "Bake bidean: aterabide demokratikoen akordioa" Gernikan sinatu zuen ituna da, "gatazkaren konponbidearen bidean minimo demokratikoak zehaztu eta aurrera eramateko" erronka gisa jaio zen ituna.
 
Helburu moduan, gatazka politikoa gainditzeko pausuak ematea dute, "aukera politiko guztien jarduerako gutxieneko baldintzak ezarriz eta Euskal herritarren eskubide guztiak aitortu eta errespetatuz". Horretarako, sinatzaileek ezinbestekotzat ikusten dute elkarrizketak izatea eta negoziazio politikorako guneak sortzea. 
 
Akordioa osorik irakurtzeko egin klik hemen.