Datorren martxoaren 19an Euskaraz Bizi Eguna ospatuko du EHEk Gernika-Lumon. Soraluzeko EHE elkarteak bertara joateko autobusa antolatu du, 10.30ean Estaziñotik irtengo da. Izena emateko jo Arrano edo Gaztelupera.
Bertso bazkaria, manifestazioa eta kontzertuak
Egun guztiko egitaraua antolatu dute. Goizeko 11etatik aurrera erakusketak, kale animazioa, sokatira saioa egongo dira eta "Izan, egin, eragin" dokumentala ikusteko aukera ere egongo da.
Eguardian bertso bazkaria antolatu dute, Igor Elortza, Onintza Enbeita, Ander Elortegi eta Beñat Ugartetxearekin. Arratsalderako berriz, "Sasi guztien gainetik euskeraz bizi!" lelopean manifestazioa egingo da eta gauean berriz, Betagarri, Sarkor eta Joxpa taldeek kontzertua eskainiko dute.
Informazio zehatzagoa: www.euskalherrianeuskaraz.com