Bi urtetik behin egiten den euskeraren jaia apirilaren 13an pasatuko da Soraluzetik. Hilabete eskas geratzen da prestaketak egiteko eta Korrika Batzordeak egitaraua prestatzen dihardu.
Aurreko astean egin zuten lehen batzarra. AEK-ko kideez gain Korrikan parte hartuko duten herriko hainbat eragile ere bertan izan ziren. Korrikaren 17. edizioaren harira Soraluzen ere Korrika Kulturaleko egitaraua antolatzen dabiltza eta aurreratu dutenez, musika, zinea edo poesia emanaldiak eskaintzea da asmoa.
Gaur egingo dute bigarren bilera, arratsaldeko 19etan AEK-n. Jendea animatu nahi dute parte hartzera, denen artean egitarau txukun bat osatzeko.
Batzordea irekia da eta interesa duenak AEK-ra deitu dezake: 943 75 14 34 .
Korrikaren webgunea: www.korrika.org