Dena prest dago mozorro festarako!

plaentxia_com 2011ko mar. 1a, 13:41

Udaletxeko balkoitik pregoia botako dute lehendabiziz.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Herriko talde eta norbanakoen lanari esker, ekitaldiz betetako egun bi ospatuko dira herrian aratosteak ospatzeko. Tartean, Urrats Dantza Taldea, Atxolin Guraso Elkartea, Kukumixo Aisialdi Taldea, Soraluzeko Udala, Pil-Pilean Euskara Elkartea eta Soraluzeko Musika Eskola.
 
Zapatu honetan eta datorren martitzenean egingo dira ospakizunak. Zapatuan, trikitilariak, buruhaundiak, umeentzako jolasak eta Atxolinen eskutik salda eta txorizoa hartzeko aukera egongo da. Arratsaldean berriz, nobedadea izango da, aratosteetako pregoia egingo dute udaletxeko balkoitik, arratsaldeko 17.45ean. Gero ohiko mozorro desfilea egingo dute Zubi Nagusitik frontoira, Marras alboan dutela eta batukadaren erritmora. Plaza Zaharrean dantzak egongo dira eta gauean Erlaxiren erromeria eskainiko du. 
 
Martitzenian ostera, ohiko play-back lehiaketa egingo dute, aurten, frontoian. Trakets taldea arduratuko da iluntzean giro ona ipintzeaz. Gaueko 11.00etan berriz, helduen play-back lehiaketa egingo da mozorro originalena aukeratzeko.
 
 
 
SORATUSTIAK 2011
 
MARTXOAK 5, zapatua
 
UMEENTZAKO JOLASAK, kukumixoren eskutik. 12.00etan Plaza Zaharrean. 
TRIKITILARIEN KALEJIARA 13.00etik aurrera. 
SALDA eta TXORIZOA Atxolin Guraso Elkartearen eskutik, 13.30ean Plaza Zaharrean. 
BURUHAUNDIEN kalejira herrian zehar, 13.30ean.
Aratosteetako  PREGOIA 17.45ean, udaletxeko balkoitik. 
Aratosteetako MOZORRO-DESFILEA marras eta batukadarekin, 18.00etan Zubi Nagusitik. 
Aratosteetako DANTZAK, 19.00etan Plaza Zaharrean. 
DANTZALDIA "Erlaxi" taldearekin, 20.00etan eta iluntzeko 23.00etan Plaza Zaharrean. 
 
MARTXOAK 8, martitzena
 
Umeendako MOZORRO PLAY-BACK lehiaketa, 18.00etan Frontoian. Ikusi oinarriak hemen.
Elkarretaratzea Emakumeen Nazioarteko Eguna, 19.00etan Plaza Barrixan. 
DANTZALDIA "Trakets" taldearekin, 19.15ean eta iluntzeko 22.30etan  Plaza Zaharrean.
TXOKOLATE-JANA arratsaldeko 19.15ean Plaza Zaharrean. 
ITXAROPENAN, 17.00etatik 19.00etara luntxa eta ondoren dantzaldia Ermuko talde batekin.
Helduentzako MOZORRO PLAY-BACK lehiaketa, 23.00etan Plaza Zaharrean.