Gaur arratsaldeko 19etan ´Emakumeen Topagunea´ udaletxeko lehen solairuan bilduko da. Datorren asteko eguaztenean martxoak 8, Emakume Langilearen Eguna ospatzen da eta Topaguneak elkarretaratzea deitu du egun horretan Plaza Barrian.
Aurten, aratusteetako martitzenarekin topo egin duenez Yoana Azpitartek Berdintasun Teknikariak azaldu du bat egin nahi dutela jaiarekin. Horregatik, elkarretaratzeak ondorengo lema hau izango du: "Bisexual, Heterosexual, Emakume, Transexual, Gizon, Lesbiana, Gay, Queer..., eta zuk zein mozorro janzten duzu?".
Bestalde, emakumeentzako sare sozialen gaineko ikastaro bat antolatu nahi dute herriko KZgunean. Iaz proposamena egin zen baina ez zuen aurrera egin. Badirudi, aurten ikastaroa egingo dutela. Azkenik, Aldunditik jasotako dirulaguntzak aztertuko dituzte.
Hona hemen antolatu duten egitaraua, pelikulak, tertuliak eta erakusketak biltzen ditu.
Martxoaren 8ko egitaraua
- Martxoak 8, 19etan ELKARRETARATZEA Plaza Barrian.
- Martxoak 11, 22.15ean Zinean: "80 egunean" PELIKULA EMANALDIA.
- Martxoak 16, 18.30ean Zinean: "50 años de... la mujer, cosa de hombres", Isabel Coixet-en FILM LABURRA eta KAFE TERTULIA: "Emakume izatea. Gizon izatea, estereotipoak krisian", Ana Pérez psikologoarekin.
- Martxoak 25, 17.30ean Zinean: 4-8 urte bitarteko umeentzat Idoia Sanchez ipuin kontalaria.
- Apirilaren 1etik 12ra bitartean ERAKUSKETA: "Emakume eta gizon homosexualak historian zehar" kiroldegiko erakusketa gelan.