Aurretik partidu asko dituzte oraindik, baina Sorako Erregionalak Igoera Faseko txapelketan gauzak oso ondo egiten ari dira. Ezoziko zelaian jokatu zuten zapatuan eta Martutene "B"-ri 5-1 irabazi zioten. Garaipen honekin, berriro ere sailkapenean gora egin dute, Usurbil lider, Sora bigarren eta Bergara atzetik dutela. Joko asko dute aurretik, baina orain arte moduan jarraituta errez izango dute iaz laga zuten Erregional Preferente maila berreskuratzea.
"B" Erregionalak ez dira horren ondo irten azken neurketatik. Danenak 6-0 irabazi zien plaentxiarrei. Jubenilek ere galdu egin zuten Eibartarrak "B"-ren aurrean, 4-1-eko emaitzarekin. Hurrengo neurketan Zestoa hartuko dute etxean.
Kadeteek, hiru puntu poltsikoratu dituzte Arizmendiri 2-0 irabazita. Denboraldiko bigarren garaipena izan da.
Datozen neurketak 2011/03/05
Igoera Fasea
Bergara - Sora
Kopa
"B" Erregionala-Zarautz
Jubenilak-Zestoa
Ilintxa-Kadeteak
TXIRRINDULARITZA: XIV. Soraluze Saria
Atzoko txirrindularitza proban Omar Fraile (Seguros Bilbao) izan zen lehen sailkatua 2:55:13-ko denboran. Igor Merino (Naturgas) izan zen bigarrena eta atzetik Fernando Grijalba.
Plaentxiako Mikel Hernandez eta Alberto Gineak ere hartu zuten parte. Lehenengoak ezin izan zuen proba amaitu, taldekoei laguntzen ibili zen, lasterketaren buruan tiraka ihesean zihoazen taldekideen denbora mantentzeko. Indarrak ahitu zitzaizkion eta lasterketa amaitu gabe, erretiratu egin behar izan zen Hernandez.
Alberto Guineak lortu zuen lasterketa amaitzea. Naturgas Energia taldeko plaentxiarra 32. sailkatu zen, 2:59:49 segunduko denboran.
Denborak kontsultatzeko: Euskadiko Txirrindularitza Federazioa.
Hona irabazleek herriko ordezkariekin ateratako argazkia (M. Valero, C. de Cos):
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |