Zela hasi zinan txirrindularitzan?
Futbolian oso txarra nintzan eta lagun batek komentatu zostan txirrindularitzan hasteko. Aurten 7 urte egingo dittut eta Debabarreneko taldian nago. Berez, Soraluzen egon gara txirrindulari gehixago be, Oregi anaixak ziran onak. Baina inoiz ez dau emon talde bat osatzeko beste eta hamengo kirolarixak inguruko herrixetako taldietan sakabanatuta gare, Bergaran, Elgoibarren edo Eibarren.
Noiz hasi zinan afizionauetan?
Hau laugarren urtia da eta 23 urtetik beherako kategorixan dihardut konpetitzen. Formazino taldia da guria, ez gara lasterketak irabaztera juaten, prestaketa lana egitten dogu gure helburua profesionaletan ibili ahal izatia dalako.
Lesino batek iazko denboraldixan aritzia eragotzia zotsun. Desiatzen egongo zara aurtengorako...
Kriston gogua dakat hasteko. Oin arte beti euki dot zeoze, oin bi urte klabilulian min hartu neban, juan zan urtian be giharretako lesinuak 6 hilabete laga ninduan lasterketetatik kanpo.
Horregaittik gogo haundiz hasiko dot aurten tenporadia eta eskatzen doten gauza bakarra, osasuna eukitzia da urtia ondo bukatzeko.
Asteburuan bi proba daukazuz. Bixar Zumaixan eta domekan Soraluzeko Sarixa. Ze aurreikuspen dittuzu?
Zumaixan 100 km-ko probia eukiko dogu, lautadan. Esprinterrendako proba bat da eta eskapatzen ahaleginduko gara. Bidelan taldia da ona horretan, esprinter honak daukez-eta. Bestiok ahal doguna egingo dogu, gu be ahaleginduko gara ihesian juaten.
Domekan ostera, portu batzuk be egongo dira lasterketan. Indarrak gorde biharko dittuzu...
Bai, Soraluze Sarixan ondo egoteko bezperan litxarrerixarik ez jan, ur asko edan eta atseden hartuko dot. Proba nahiko gogorra irizten jata, San Andresko igoeran esaterako, ez dot nere burua oso ondo ikusi. Asension ostera, hobeto. Bestiekin ikusi bihar! 120 bat txirrindulari egongo dirala jakinda, 40tik behera helmugaratzia espero dot. Baina ikusiko da! Aurten, bestetan baino hobeto sentitzen naiz, baina egixa da ez dotela aurreko denboraldixetan beste esfortzu egin, ez dot horrenbeste entrenatu. Eta irailera bittartian, asko daukagu aurretik. Ia ondo juaten jakun!