Regina Maiztegiren zigor eskaera seitik bi urtera jaitsi dute

plaentxia_com 2011ko ots. 23a, 16:40

Maiztegik kartzelan 2 urte eta zortzi hilabete egin zituenez, litekeena da akusaziotik libre geratzea. 

 
 
 
 
 
 
 
Berria.info-k argitaratu duenez, Auzitegi Gorenak Regina Maiztegi eta beste hiru laguni espetxe zigorra murrizteko erabakia hartu dute. Plaentxiarraren kasuan, sei urteko kartzela zigorra 2 urtean geratu zaio. Baina Maiztegik kartzelan 2 urte eta zortzi hilabete egin zituenez, litekeena da akusaziotik libre geratzea. 
 
Epaiketa egozten zaizkien gertaerak baino zortzi urte beranduago egitea izan da zigor eskaria jaisteko arrazoia. Epaiketa 2010 urtean egin zitzaien laurei, akusazio gertaerak berriz, 1995 eta 2002 urte artean egin ziren.
 
Eguerdi aldera jaso du notizia Maiztegik eta pozak zoratzen irten da kalera, lagunekin berri ona ospatzera.