Sorako afizioa pozik egoteko moduan dago. Jokoan diharduten lau taldetik hiruk garaipena eskuratu dute azken jardunaldian. Esperantza haundiena dutenak "A" Erregionalak dira, sailkapenean 3. kokatu dira azken garaipenari esker. Kanpoan jokatu zuten, eta 1-2 Anaitasuna "B"-ren aurretik amaitu zuten neurketa. Aurretik beste hainbeste partidu geratzen zaizkie eta beraz, gogor eutsi beharko diote mailaz igotzeko ametsari.
Usurbil da Igoera faseko liderra (18 puntu) eta atzetik Bergara eta Sora, biak 16 puntu batuta.
Kopan, "B" Erregionalek berdindu egin zuten etxean Ikasberriren aurka (3-3). Jubenilek Arizmendi Uda"B"-ren zelaian 0-3 garaitu zuten. Sorako gazteak ondo dabiltzala frogatu dute, sailkapen orokorrean 3. dira, 12 punturekin.
Kadeteek ere 2-1 irabazi zuten Eibartarrak "B"-ren aurka Ezozin jokaturiko partiduan.
Datozen neurketak: Otsailak 26, zapatua
Igoera Fasea
Sora-Martutene
Kopa
Danona - "B" Erregionalak
EIbartarrak "B" - Jubenilak
Kadeteak - Arizmendi Uda