Gaur gauerako plan originala antolatu du Soraluzeko Gaztetxeak, garagardo festa egingo dute. Garia eta garagar tostatuaz egindako zerbeza da eta azken Hamabostaldi Kulturalean egindako ikastaroan egin zuten.
Antolatzaileek prest dute kupela, 30 litroko kupel ederra. Arratsaldeko 19.00etan hasiko dute jaia kupela margotuz. Hortik aurrera nahibeste edateko aukera egongo da. Garagardoa
bera, bakar-bakarrik edatea komeni ez eta 21.00etan, afaria
egingo dute. Bost euroren truke afaldu eta nahibeste zerbeza edateko
aukera egongo da, aurrez izena emanda, noski.
Alafostean berriz, Jon Tatxon eta Josu bakarlariek kontzertua eskainiko dute.