Atzegik boluntarioak behar ditu Eibarko ekintzetan laguntzeko

plaentxia_com 2011ko ots. 16a, 12:28

Adimen urriko gipuzkoarren aldeko elkartea 1960an sortu zen eta berau laguntzeko hainbat modu daude. (+gehiago)

 
 
 
 
 
 
 
Atzegi, Adimen urritasuna duten pertsonen familien Gipuzkoako Elkarteak jakinarazi du adimen urritasuna duten 16 urtetik goragokoen aisialdia sustatzeko boluntario bila dabilela. Eibarren zapatu arratsaldetan egiten diren aisialdi ekintzetan laguntzeko jendea behar dute, afariak, poteoa eta eskulanak egiteko besteak beste. Boluntario izateko ez da ikasketarik behar, nahikoa da ilusioa izatea. Elkarteko kideek azpimarratu dute "eman bakarrik ez, jaso ere, asko jasoko duela Atzegirekin boluntario lanak egiten dituenak".
 
Bertan parte hartzeko 943 423942 telefonora (Itsaso) deitu behar da edo arantza@atzegi.org helbidera idatzi.
 
Diruz laguntzeko aukera
Atzegi 1960an sortu zuten familiei aholkularitza ere eskaini eta zerbitzu batzuk emateko. Diruz ere lagundu daiteke elkartea Atzegiko "kolaboratzaile" izanez. Egun, 2940 lagun dira kuota ekonomiko bitartez Gipuzkoako elkartea laguntzen dutenak. 
 
Sartu www.atzegi.org orrian informazio gehiagorako.