Plaentxi Ikastetxean eta institutuan matrikulatzeko epea barixakuan itxiko da

plaentxia_com 2011ko ots. 8a, 11:07

Haurraren oinarrizko dokumentazioa eramateko eskatu dute irakasleek.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
2011-2012 ikasturteko matrikulazio epea otsailaren 11n itxiko da Plaentxi Ikastetxean eta Soraluze Institutuan. Lehen hezkuntzan ordutegi honen barruan egin daiteke matrikulazioa: gaur, bihar eta etzi, 9etatik 12:30era. Irakasleek matrikulatuko den haurraren oinarrizko dokumentazioa eramateko eskatu dute.
 
Soraluze Institutuan berriz, gaur eta eguenean, goizeko 9etatik 12:30era egongo da horretarako aukera; eguaztenean eta barixakuan berriz, 9etatik 11:30era. Errolda agiria, familiaren liburuaren fotokopia eta NAN-aren fotokopia aurkeztu behar dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.