EHE-en manifestuarekin bat egin duten eragile eta norbanakoek talde argazkia aterako dute bihar

plaentxia_com 2011ko ots. 4a, 15:20

Otsailaren 12ko manifestaziorako autobusa antolatu du Soraluzeko EHEk.

 
 
 
 
 
 
Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du datorren otsailaren 12rako, Donostian. "Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe" izateko aldarriaz manifestua plazaratu zuten duela aste batzuk. Bada, Soraluzen eremanifestuari atxikimendua erakutsi dieten eragile eta norbanakoek, talde argazkia aterako dute bihar eguerdiko 12:00etan Plaza Barrixan. 
 
Hilaren 12ko manifestaziorako autobusa
Goian aipatu bezala, datorren otsailaren 12an manifestazioa deitu EHEk Donostian.  Soraluzeko EHEk autobusa antolatu du bertaratzeko: Otsailaren 12an, arratsaldeko 16:00etan. Izena emateko, Arrano eta Gaztelupe tabernetara jo. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.