Kantuak eta koplak entzungo dira gaur Euskal Herriko hainbat bazterretan, eta baita Soraluzen ere. Musika Eskola eta Ezoziko Ama abesbatza, urtero bezala arituko dira kalejiran. Lehenak, arratsaldeko 18:30ean trikitilari, panderojole, abesbatza eta ikasleekin abiatuko dira denak kalejiran. Bukaera, Plaza Zaharrean egingo dute eta bertan, Ezoziko Ama abesbatzarekin batera, hiru kopla abestuko dituzte. Abesbatza Plaza Barritik abiatu eta orduan ekingo dio kalejirari.
Bihar Santa Eskean
Goizeko 8.30ean hasiko da zapatuko jaia. Bost bertsolariren konpainian, Santa Eskean arituko dira baserriz-baserri kopla kantuan. Bertsotan arituko direnak, Ainhoa Agirreazaldegi, Jon Martin, Unai Gaztelumendi, Jokin Labaien eta Eneko Beretxinaga soraluzetarra. Bertsolariekin Unai eta Enaitz trikitilariak joango dira.
{mosimage} |
Santa Eskean ateratzeko deitu Pil-pileanera 943 75 13 04 edo euskara@pilpilean.com helbidera idatzi.