ELA, LAB, EHNE, HIRU eta EILAS sindikatuek atzo deitutako greba eragina izan zuen Soraluzen. Jarraipen zabalena merkatariek eta industria sektoreek egin zioten atzo. Soraluzeko LAB sindikatuaren arabera, merkatarien %100ak bat egin zuen greba deialdiarekin. Industria sektorean berriz herriko enpresen % 80a itxita egon zen, besteak beste, GOL, Talleres Urrestarazu, Laga Industriak, FER Industriak eta Pascual Txurruka enpresak.
Hezkuntza sailean berriz, Plaentxi Ikastetxean irakasleriaren %51´28ak bat egin zuen lanuztearekin. Soraluze Institutuan, gutxieneko zerbitzuak ezarri zituzten. Soraluzeko anbulategiko daturik ez dute jakinarazi, baina Osakidetzaren arabera, debabarrenean ia %20ak egin zuen greba.
Soraluzeko LAB pozik agertu da grebak izandako jarraipenarekin: "Balorazio oso ona egiten dugu atzoko grebak Soraluzen antzeman zelako. Gainera, Donostiako mobilizazioan zein Eibarren egindako bailarako manifestazioan ere jendetza haundia batu zen".
{mosimage} |