Otsailaren 3a datorren eguaztenean da eta anis usaina hasi da zabaltzen herriko gozodendetan. Duela lau urtetatik, San Blas opil lehiaketa antolatzen da herrian eta datorren eguaztenean ere horrela egingo da. Beraz, izena emateko otsailaren 2a baino lehen udaletxera joan behar da edo bertara deitu, (943 75 30 43).
Parte hartzaileek etxean egindako opilak Plaza Barrira eraman beharko dituzte. Bertan, epaimahaikideek erabakiko dute zeinek egin duen opilik onena. Eguerdiko 12etan izango da IV. San Blas opil lehiaketa. Iazko lehiaketan 8 lagunek aurkeztu zituzten opilak eta azken bi urteetan irabazlea pertsona berbera izan da, Mª Angeles Zabala.