Aitor Atxotegi eta Iñaki Jauregi soraluzetarrek San
Anton torneoa jokatu dute asteburuan Elgoibarren. Iaz txapela eraman
bazuten ere, aurten, 22-13 galdu dute finala Uriarte eta Loiolaren
aurka. Joan den urtean bikote berdinak iritsi ziren finalera. Eneko
Loiola elgoibartarra bost bider iritsi da finalera eta behin baino
gehiagotan plaentxiarren aurka galdu eta gero, asteburuan txapela janztea lortu
zuen.
Plaentxiarrek afizionatu mailan jokatzen dute.
Azkenaldian lehen mailako pilotari asko, profesionaletatik afizionatu
mailara pasa dira eta beraz, maila handiko pilotariek osatzen dute
afizionatu maila.
Aitor Atxotegik Plaentxia.com-ekin hitz egin du finalaren gainean:
AITOR ATXOTEGI, pilotari soraluzetarra
{mosimage} |
P.com: Iaz zeuena izan zen txapela. Aurten berriz, 22ra ezin izan zarete iritsi. Arerixo gogorrak izan dittuzue?
ATXOTEGI: Iaz be Loiola eta Uriarten aurka jokatu
genduan eta irabazi egin zotsegun. Aurten partiduan erdira arte be ondo
jokatu arren hortik aurrera ez dogu gure maila emon. Gainera, guk akats
askotxo egin dittugu eta gure arteko aldia haundittu egin da 22ra heldu
arte.
P.com: Elkarren kontra behin baino gehixagotan jokatu eta gero, arerixuan jokua ezaguna izango da...
ATXOTEGI: Hola da bai, baina guk ez gendua gure
maila emon. Iñaki be atzamarreko minez egon zan partiduan eta hori
ikusitta arriesgatu bare atzera botatzen zittuen pelota danak,
berandako.
P.com: Hurrengo partidua nun eta noiz izango da?
ATXOTEGI: Urtarrilan 30ian Mungiako Txapelketan
hartuko dogu parte Iñakik eta bixok. Txapelketa horretan hasitta gare
jokatzen. Azkena Gaztañerre osteko asteburuan euki genduan
Armendariz-Bergeran kontra eta 22-19 irabazi zotsegun. Ez dakigu zeinen
kontra eukiko dogun hurrengua baina gogoz haundiz goiaz eta ia ondo
urtetzen daben.
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
Argazki guztiak elgoibarren.net