Ezoziko futbol zelaia inauguratu denetik protagonismo berezia izan du. Martitzen goizean Errealeko jokalariek entrenatu zuten bertan, Sorako zuzendaritzak lotutako ekitaldia izan zen.
Bihar arratsaldean berriro ere, Ezozira jende asko hurbilduko dela espero dute Iñigo "Plaentxi"-ren lagunek. Izan ere, Errealean jokatu zuen plaentxiarrari omenaldi polita egin aldera, besteak beste, Errealeko eta Athletic-eko beteranoen partidua antolatu dute Ezozin.
Arratsaldeko 17etan hasiko da oroitze-ekitaldia bere aurresku batekin. Partiduaren atsedenaldian hiru otar zozketatuko dituzt "Plaentxi"-ren omenezko errifak erosi dituztenen artean. Otarrak herriko eta inguruetako merkatariek emandako produktuekin bete dituzte eta antolatzaileak eskertu nahi izan dute jasotako laguntza guztia.