Oreka Art aretoak urteko lehen erakusketa inauguratuko du bihar. Galeriako hormak Diego Moyua oñatiarraren artelanek beteko dituzte. Moyua 1970ean jaio zen Oñatin. Arte ederrak ikasi zuen Leioako Unibertsitatean. Lizentziatutakoan pintura bere bizitzako funtsa bihurtu zuen eta oleoan egindako kuadro koloretsuek osatuko dute bihar zabalduko den erakusketa.
Moyuataz hitz egiterako orduan, margotzerakoan duen sormena eta imaginazioa azpimarratzen dute. Bere margolanetan igarri daiteke hori baina baita beste teknika batzuk lantzerakoan ere, collagea eta teknika mixtoa esaten diotena.
Inaugurazioa bihar arratsaldeko 19.00etan izango da Oreka Art aretoan. Otsailaren 6a bitartean egongo da galerian bere lanak ikusteko abagunea, ondorengo ordutegiaren barruan:
Ordutegia
Astegunak: 18.30etik 20.30era.
Asteburuak eta jaiegunak: 12etatik 14etara.
Bere margolan, collage eta abarrak ondorengo helbide honetan ikus ditzakezu: