Gaur eta bihar kultura eta herrialde berri bati ateak zabalduko dizkiote Gaztetxean. Dantza afrikarren ikastaroa egingo dute, gaur arratsaldeko 18.00etan hasita eta bihar, 19etatik aurrera. Irakasleak Soraluzen bizi diren herritar senegaldarrak izango dira eta hauen lekzioei jarraituko diote hurbiltzen direnek. Zehazki senegalgo dantzak irakatsiko dituzte.
Urrats Dantza Taldea inauteriateko dantzak prestatzen hasiko da
Barixakuan hasi eta otsaila bitartean inauterietako dantzak prestatuko dituzte dantza eskoletan. Denetariko estiloak landuko dituzte: polka alaiak, Axuri beltza, makil jokuak, zortzikoa, luzaideko martxa eta makil dantza izango dira, besteak beste prestatuko dituzten dantzak. Euren hitzetan,"edozein baztarretan dantzatzeko moduko dantzak, errezak eta gozagarriak" izango dira.
Hitzordua, barixakuro arratsaldeko 19.30ean goiko eskolako aretoan.
{mosimage} |