Kargu publikoen irabaziak ez jaistea erabaki zen Udalbatzarrean

plaentxia_com 2011ko urt. 13a, 12:20

Sozialistek 6 urte soldata igo gabe egotea nahikoa aurrezki dela esan zuten.

 
 
 
 
 
 
 
 
Atzo iluntzeko 19.00etan urteko lehen Udalbatzarra egin zen pleno aretoan. Bi herritar eta bi kazetari baino ez ziren hurbildu zinegotzien hitzak entzutera. Alde batetik, diruzaintzako eragiketa hitzartzea aho batez onartu zen, hau da, Soraluzeko banketxe bati 475.000 euroko kreditua eskatzea hitzartu zen. Iker Aldazabal EAJko bozeramaileak, defizitaren aurrean Udalak diru kopuru hau eskatu behar izatea salatu zuen. Udala egoera ekonomiko larrian dagoela eta 2011ko aurrekontuen zirriborroa eskatu zioten jeltzaleek alkateari. Diru sarrerak jaitsita, zenbait murrizketa ezarri beharko direla irabazi asmorik gabeko elkarteen dirulaguntzetan besteak beste. 
 
Aurrekontuen %13 aurreko zorrak ordaintzeko
Arizagak bere aldetik, bere adostasuna agertu zuen, egoera, ona ez dela esatean. Gehitu zuen: "Aipatu nahi genduke zergatik gauden egoera honetan eta zerk ekarri gaituen hona. Guk ez dogu egoera hau sortu, jaso egin dogu. Aurrezki gutxi eta zorpe maila haundia daukagu. Berau ez dadin haunditu saiatzen ari gara". Esan zuen diru sarrerak eta gastuak kuadratzeko orduan ahaleginak egingo dituztela besteak beste Ogasunarekin bilerak egiten edo dirulaguntzak aztertzeko. Gero gehitu zuen zirriborroa ahalik azkarren egingo dutela gero aurrekontuen proposamena martxoko ohiko saioan egoteko eta gogoan izateko aurtengo aurrekontuen %13 inguru zorrak ordaintzeko erabili beharko dela.
 
{mosimage} 
 
 
Soldatak jaisteko proposamenak ez du aurrera egin
Laugarren puntuan Gobernu taldeak Soraluzeko Udaleko kargu publikoen soldata jaisteko proposamena egin zuen, laugarren aldiz. Aldeko bost botu eta kontrako seirekin, ez zen proposamena onartu. Aldazabalek eta Del Bosquek "koherentzia mantendu" nahi izan zuten, proposamena aurkeztu den lehengo aldietan bezala aurka bozkatuz: "Uste dogu 5-6 urte inguru soldata igo gabe egotia nahikoa dela, KPI-a ere igo gabe, soldatak izoztuta eta %10a aurrezteaz hitz egiten ari gara?" kexatu zen zinegotzi sozialista. 
 
Akizuk hartu zuen hitza. Harridura aipatu zuen koherentzia hitza erabili zutelako. Egoera ekonomikoa ez dela aurreko aldietakoa bezalakoa, aldatu egin dela eta soldatak jaitsiz diru dexente aurreztuko litzatekeela: "Buruko hilean 50 euro aurreztuta, urtean kopuru polita aterako litzateke". Arizagak, beste emaitza bat espero zuela esan zuen eta politikoek eredua eman behar dutenak direla: "Diru sarrerak murriztuko diren diren honetan, uste dugu oso eredugarriak izango litzatekeela denon soldatak murriztea". Sole del Bosquek erantzun zion bere garaian esan zietela nundik murriztu zezaketen dirua.
 
{mosimage} 
 
Jeltzaleen mozioa onartu zen
EAJren mozioa, Jaurlaritzak prestazio ekonomikoak ez kentzeko eskaria, puntuz-puntu bozkatu eta gero. Eskari eta galderen atalean lehenengo Baltegieta kaleko autobus geltokian SAPAtik eroritako teilen gaia zertan den galdetu zioten EAJk Gobernu Taldeari. Gero, hezkuntzako gaia atera zuten, ume kopurua gora doala eta ia azpiegiturak haunditu edo txukuntzeko asmoak zertan diren galdetu zioten Akizuri. Honek, lanean ari direla baina oraingoz ezer konkreturik ezin dutela aurreratu erantzun zien.